Haurrek liburutegia ezagutu dezaten da gure helburua. Eta ikastetxeena ere, ze beraiek eskatuta egingo dute eta asteazkenean LH2. mailako haurrak liburutegira bisita.
Ekimena, liburutegiak adin guztietako irakurleen eta kulturaren topaleku gisa eta giza prestakuntza eta bizikidetza hobetzeko tresna gisa duen garrantzia transmititzeko egin ei du.
Liburutegiak babesteko modurik onenetako bat da ezagutzera ematea, ateak irekitzea, txoko ezkutuenak erakustea, apal hotzetatik dokumentuak ateratzea eta irakurleen eskuetan jartzea. Eta, batez ere, haietaz hitz egitea eta hitz eginaraztea.
Olamendi HLHI ikastetxearekin bisita gidatuak antolatu ditugu liburutegia ezagutzen laguntzeko, irakurketaren plazerraz berri emateko eta beste hainbat kontuetaz aritzeko ere. 60 minutuko saioetan, liburutegiko langileak lagunduta, liburutegian mugitzen, argitalpenak eta informazioa bilatzen, bazkide egiten, liburutegian beraientzako prestatzen diren ekintzen berri ezagutzen jakingo dute hori guztia modu ludikoan egin ere.

Gainera, ohikoak diren irakurketa klubak ere izango ditugu iraileko azkenengo aste honetan:
- Irakurketa Erraza Kluba astelehena irailak 28an bilduko da liburutegian, "Las invisibles" liburuaren gainean solasean aritzeko.
- Haurrentzako Irakurketa Klubaren bilera astelehena irailak 28an izango da ere, aukezpen saioa izango dute.
- Helduentzako Gaztelerazko Irakurketa Klubaren saioko hitzordua asteazkenean irailak 30ean izango da, Georges Perec idazlearen "La vida instrucciones de uso" liburuaz aritzeko.