Elgetako liburutegia

Zugandik hurbil!

Zerbitzuak

Guneak

Liburutegia gune desberdinetan antolauta dago erabiltzaileen tipologiaren eta bildumaren ezaugarrien arabera. Espazio erakargarriak, erosoak eta irisgarriak eskaintzen dira.

Eremua

Gune horietan, bilduma konstsultatu, irakurri edota lan nahiz ikasketarako eremu egokia eta lasai aurkituko duzu. Baita familian edo lagun artean une goxoak igarotzeko espazioak ere.

Gure liburutegiko bilduma era desberdinetako dokumentuz osatuta dagoen arren, egun, portzentai handiena mota desberdinetako liburuek osatzen dute. Bilduma osatzen duten ale guztiak kontsultatu ditzakezu liburutegian, eta gehienak, etxera maileguan eramateko aukera ere badaukazu.

Dena den, kontuan izan behar da fisikoki liburutegian eskuragarri dauden materialez gain liburutegiak,  liburutegi arteko maileguaren bidez, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko partaide diren beste liburutegien bilduman erabilgarri dauden materialak ere erabiltzaileentzat eskuragarri dituela. Eta horrez gain, eduki digitalen bilduma zabala eskaintzen duela e-liburutegia eta e-film plataformen bidez.

Liburutegiko bilduma arau zehatzen arabera sailkatzen da bere erabilgarritasuna ahalbidetzeko, horregatik, liburutegia gune desberdinetan antolauta dago.

Bazkide izaerak mailegu zerbitzua erabiltzeko aukera ematen du: gure liburutegiko mailegu zerbitzua, liburutegi sareko gainerako liburutegietako mailegu zerbitzua, liburutegi arteko mailegua, eta baita, eLiburutegia eta eFilm mailegu zerbitzua ere.

Mailegu zerbitzua

Mailegu zerbitzuaren arauak deskargatu

Mailegu itzulketarako gunea

Teleskopioa

Herritar baten ekarpenari esker, SkyWatcher Dobson Tradicional 8 teleskopioa eskaintzen dugu maileguan liburutegian.

Kontsultatu mailegu baldintzak eta arauak

Teleskopioaren muntaia iruditan

Liburubila

Liburubila kultura-baliabideen bilatzailea da, Euskadiko Irakurketa Publikoko liburutegiek aukeratu eta eskura jartzen dituzten milaka liburutara, filmetara, dokumentutara, e-booketara… sarbidea eskaintzen duena.

Horrez gain, dokumentuei buruzko kontsultak egin eta nobedadeak ezagutzeko Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko katalogo kolektiboa ere erabili dezakezu.

Bilaketa bibliotekako bilduman soilik egin nahi bada, ez ahaztu, liburutegi zerrendan Elgeta aukeratu behar dela.

OPACa erabiltzeko eskuliburua

Bi guneetan, informaizo bilaketak irizpide desberdinen arabera egin ditzakezu. Eta, biek eskaintzen dute eremu pertsonalera sartuta, hainbat eragiketa egiteko aukera: maieguen egoera kontsultatu, luzapenak egin, dokumentuak erreserbatu, etab. Horretarako, erabiltzaile zenbakia, bazkide txartelean azaltzen dena, eta pasahitza sartu behar dira (Pasahitza ezagutzen ez baduzu liburutegian eskatu)

Nahiago izanez gero, liburutegira etor zaitezke eta bertako arduradunak lagunduko dizu katalogoa eta OPAC ezagutu, zalantzak uxatu eta erabilera aukerak aztertzen.

Liburutegiko pertsonala

Liburutegiko bilduma edota zerbitzuei buruzko azalpenak eta informazioa eskaintzeaz gain, liburutegiko pertsonala erabiltzaileen kontsultak, ahalik eta modu eraginkorrenean erantzun edota bideratzen saiatuko da.

Harremanetarako

Horrez gain, sarean Galdetu liburutegiek erantzungo dute zerbitzua erabil dezakezu zalantza edota informazio beharrak asetzeko. Internet bidez galderei edo informazio eskakizunei erantzuteko zerbitzua da.

Liburutegiek erantzuten dute

Wifia. Ordenagailuak. KzGunea

Norbere gailuekin Wiffi bidez interneten nabigatzeko aukera irekia da liburutegian. Gainera, gailuak (ordenagailu eramangarria, mugikorra, tableta, etab.) argindarrera konektatzeko hainbat puntu daude erabilgarri. Eta baita, liburutegian bertan erabiltzeko hiru ordenagailu eramangarri ere.

Kontsultatu liburutegiko ordenagailuen erabilera arauak

Bigarren solairuan, erabilera anitzeko gelan bi ordenagailu dituen KzGunea dago. Liburutegiaren ordutegi bera dauka arduradunaren bisita egunetan izan ezik. Bisita egunetako ordutegiak KzGuneak zehazten ditu.

KzGunean ikastaroak antolatzeko aukera dago. Interesa edukiz gero, bideratu ikastaro proposamenak liburutegira.

Sare-sozialak

Telegrameko difusio kanala

eLiburuteia

Ireki eLiburutegia

Laguntza atalean gunea erabitzeko gako guztiak azaltzen dira. Dena den, liburutegian ere lortu dezakezu gune hau erabiltzeko beharrezko informazioa eta ezagutza.

Errepografia zerbitzua

Fotokopia eta imprimatze prezioak

Erabilera anitzeko gela

Kultur etxeko gelen artean, Gazteluatx eta Intxorta erabilera anitzeko espazioak dira. Besteak beste, aldez aurretik idatzizko eskaera eginez gero, ikasteko eta banakako lanerako aukera eskaintzen dute, nahiz eta, liburutegia eta kultur etxea itxita egon.

Kontsultatu kultur etxeko eremuen erabilera eta arautegia

Liburu trukerako txokoa

Herriko plazan liburuen zuhaitza daukagu, liburu trukerako txokoa.

Bertako liburu nahiz aldizkariak, hartu, irakurri, oparitu, berriz bertara bueltatu, etxean gorde... daitezke. Era berean, bertan liburuak edota aldizkariak uzteko aukera dago, beste edonork erabili ditzan.

Utzi, hartu, zaindu, trukatu, bizitza luzatu!