Aurten BiblioHotz dinamika izango dugu liburutegian. Dinamika horren baitan hainbat jarduera antolatu ditugu, eta aurkezten dizuegun lehenengo honetan irudimena askatzeko gonbita egin nahi dizuegu. Tabu izan den gaia plazaratze bidean osatu dezagun heriotzaren iruditegia elkarrekin.

Zer sortzera bultzatuko zaitu heriotzaren ideiak? nola irudikatuko duzu? Liburutegira ekarri ditzakezue zuen ekarpenak, edo anonimoki helarazi nahi izanez gero, mailegu itzulketarako buzoia erabili dezakezue.
