Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

  • Eibarko Udaleko Juan San Martin Udal Liburutegiak eta Euskara Zerbitzuak "Gozatu udan irakurtzen eta jolasean" gida argitaratu dute, udako oporretan familiei euskaraz gozatzeko aukera eskaintzeko. Gidak adin-tarte desberdinetarako liburu gomendioak eta euskal jolas tradizionalak biltzen ditu, aisialdia irakurketarekin eta hizkuntzaren erabilerarekin uztartzeko helburuarekin.

Albiste guztiak ikusi RSSra harpidetu
  • "Munstro maitea", Patricia Forde ; Sarah Warburton
    Munstro maitea: Badakit ohearen azpian zaudela ezkutatuta. Azken aldiz esango dizut: ospa edo MUNSTRO EHIZTARIEI deituko diet. Benetan ari naiz. Agur t?erdi. Sophie. Espero gabeko laguntasunari buruzko isto-rio samurra bezain dibertigarria.
    Liburutegia:
    Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
    Gaiak:
    Haur eta gazte literatura
    Gomendatuta:
  • "Zu hor eta ni hemen", Exprai
    Marrazki bat aurkitu du liburu honetako protagonistak, eta haren jabea bilatzeko bideari ekiten dio. Hondatutako kaleetan bilatzen du, txikitutako eraikinetan eta ilaran edo ihesean den jendearen artean, laguna onik ote dagoen jakin nahian. Errimadun...
    Liburutegia:
    Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
    Gaiak:
    Haur eta gazte literatura
    Gomendatuta:
  • "Norbait dabil nire koadernoan", David Fernandez Sifres ; Rafael Vivas
    Tximeletek Marianoren koadernoa bete dute, astronauta, futbolaria eta detektibea izan nahi duen mutikoaren koadernoa. Neurri, era eta kolore guztietakoak dira. Baina batek ere ez du hegan egiten, marraztuta daudenez. Mutikoak tximeleten sortzaile...
    Liburutegia:
    Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
    Gaiak:
    Haur eta gazte literatura
    Gomendatuta:
  • "Margot", Martin eta Xabier Etxeberria ; Arianna Pisani
    Antzinako sineskeria baten arabera, ikusitako mika kopuruak zorte txarra ala zorte ona izango duzun adierazten du. Hau, buruz behera hazten den zuhaitz baten istorioa da. Hau, bere ama galdu eta bi munduren artean alderrai dabilen neskato baten istorioa...
    Liburutegia:
    Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
    Gaiak:
    Komikiak eta eleberri grafikoak
    Gomendatuta:
Gomendio guztiak ikusi RSSra harpidetu