"Lo que callan los muertos"
- Liburutegia:
- Alegria-Dulantziko Udal Liburutegia
- Gaiak:
- Eleberri beltza eta intrigazkoa
- Gomendatuta:

Oviedon girotutako misteriozko eleberri honetan, iruzur-ikertzaile batek irakurleen enpatia piztuko du.
Gracia San Sebastianek lan ibilbide arrakastatsu bati uko egin dio New Yorken, eta Jorge senarrarekin batera Oviedo jaioterrira itzuli da, Gizarte Segurantzari egindako iruzurrak ikertzeko. Kasu berria ehun eta hamabi urte baino gehiago dituen militar frankista baten pentsioa kobratzearekin lotuta dago, eta kopuru hori susmagarria da.
Bere bizitza pertsonala ustekabeko bideetatik aurrera doan bitartean, Graciak kasuaren adarrak aurkituko ditu eta bere amaren bizilagun baten suizidioa ikertuko du. Noizean behin aholku eskatzen dio familiaren lagun on bati, sor Florencia moja domingotarrari.
Torrente Ballester 2019ko saria