"El orgullo de ser Agote"
- Alegria-Dulantziko Udal Liburutegia
- Gaiak:
- Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika, Historia
- Gomendatuta:
Lan honek Agote Herriaren mila urteko historia laburbiltzen du. Mila urteko misterioa, Pirinioen alde batean eta bestean barreiatuta zeuden komunitate txikietan bizi zen gizatalde batena, zeinaren jatorria ezin baita modu frogagarrian zehaztu. Mila urte, non mespretxuak eta diskriminazioak irudimen herrikoi bat sortu zuten, madarikatutzat hartzeraino. Hala eta guztiz ere, Agoteak ausardiaz, konbentzimenduz eta tentuz borrokatu ziren beren errekonozimenduaren eta inguruko ahaideekiko parekotasunaren alde. Gure historiako leku garrantzitsu batera itzultzea merezi duen herria.
XVI. mendeko maila goreneko agintariak, Leon X.a Aita Santua eta Karlos V.a enperadorea kasu, haietaz arduratu ziren Frantzia eta Espainiaren arteko nazioarteko harremanen une politiko delikatuetan, ondorengo ahanzturarekin. Mendeetan zehar hainbat eremutako pertsona historikoen interesa piztu dute, Martin Vizcay (1621), Arnauld Oihenart (1638), Pedro de Ursua y Arizmendi (1675), Miguel Lardizabal y Uribe (1786) edo Francisque Michel (1846), besteak beste.
"El orgullo de ser Agote" dokumentazio zehatza ematen du, ikuspegi akademikotik baina baita emozionaletik ere, Agoteak eta haien inguruko unibertsoa nortzuk ziren ulertzen lagunduko digu. Obra berria eta futurista da; ziur planteatzen dituen hipotesietako batzuk ikerketa berrien xede izango direla.