Dulantziko Udal Liburutegia

Dulantziko Udal Liburutegia

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bilera izan da gaur Gasteizen

Argitalpen-data: 

JCA_1715.jpeg

Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak (ELKAR HITZ) gaur Lakuan egindako osoko bilkuran, organo horretako kide diren hainbat elkartetako 20 ordezkari inguruk hartu dute parte. Horien artean daude Sareen Sarea, Hirukide, EAPN, Elkartean, Harresiak Apurtuz... Bileran Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua eta Ongizateko sailburuordea egoteaz gain, gaurko topaketan Begoña Besada aurkeztu da Eusko Jaurlaritzako Hirugarren Sektore Soziala eta Gizarte Ekintza Sustatzeko zuzendari berri gisa.

Gaurko osoko bilkuran Hirugarren Sektorea Sustatzeko Estrategia (EHSSSE) berriaren aurrerapenak aurkeztu dira. Era berean, Hirugarren Sektorerako Laguntzen Deialdiari buruz hitz egin da, eta Adinekoekiko Lagunkoitasunerako Jardunbide Egokien 2026 Sariaren deialdia aurkeztu da. Azken aitorpen horren helburua da adinekoen bizi-kalitatea hobetzen duten eta ingurune irisgarriagoak eta inklusiboagoak sortzen laguntzen duten ekimenei balioa ematea. Sariak 3.000 euro gordineko zuzkidura ekonomikoa izango du, beste laguntza edo dirulaguntza batzuekin bateragarria.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)