Pantailak, haurrak eta ongizatea: familian hausnartzeko irakurketa-gida

Argitalpen-data: 

Eibarko Udal Liburutegiak eta Altxa Burua Eibar taldeak Teknologia eta osasun mentala irakurketa-gida prestatu dugu elkarlanean.

Pantailak, haurrak eta ongizatea: familian hausnartzeko irakurketa-gida

Gaur egun, pantailak gure eguneroko bizitzaren parte dira. Mugikorrak, tabletak, ordenagailuak eta sare sozialak etxean, eskolan eta aisialdian daude. Baina, nola eragiten diote haur eta nerabeen garapenari eta ongizateari? Nola lagundu diezaiekegu teknologiarekin harreman osasungarria izaten?

Galdera horiei buruz gehiago jakiteko, Eibarko Udal Liburutegiak eta Altxa Burua Eibar taldeak Teknologia eta osasun mentala irakurketa-gida prestatu dugu elkarlanean.

Gurasoei bereziki zuzenduta dagoen arren, hezitzaileentzat eta gai honetan interesa duen edonorentzat ere bada.

Zer aurkituko dugu gidan?

Gidak gaiari buruzko hainbat baliabide biltzen ditu:

  • Helduentzako liburuak, pantailen eraginari, hezkuntzari, garunaren garapenari eta teknologia digitalaren erabilerari buruz gehiago jakiteko.
  • Haur eta gazteentzako liburuak, istorioen bidez teknologiaren erabileraz, sare sozialez eta deskonexioaren garrantziaz hitz egiteko.
  • Film, telesail eta dokumentalak, gaiari buruzko beste ikuspegi batzuk ezagutzeko.
  • Baliabide digitalak, informazioa, orientazioa eta laguntza bilatzeko.

Irakurtzea ere deskonektatzeko modu bat da

Liburuek aukera ematen digute lasaitzeko, irudimena lantzeko, istorioak partekatzeko eta elkarrekin hitz egiteko. Ipuin bat irakurtzea edo liburu bateko pertsonaien inguruan solasean aritzea aukera ona izan daiteke haur eta gazteekin gai hauek lantzeko.

Ez da teknologia alde batera uztea, baizik eta gure egunerokoan zer leku duen aztertzea eta beste jarduera batzuei ere tokia egitea: irakurtzeari, jolasteari, naturaz gozatzeari eta aurrez aurreko harremanei.

Zatoz liburutegira!

Gida hau familiei informazioa eskuratzeko, galderak egiteko eta hausnarketarako bidea errazteko sortu da.

Gida eta liburuak liburutegian daude eskuragarri. Zatoz, ezagutu proposamenak eta aukeratu etxean irakurtzeko edo elkarrekin partekatzeko liburu bat.

Irakurketa eta elkarrizketa abiapuntu ona izan daitezke gure seme-alabei mundu digital honetan laguntzeko.

Euskadi, auzolana