HABE Liburutegia

Liburutegiaren informazio gunea

"Zazpigarren gizona: Europako langile migranteen bizipenak irudiz eta hitzez", John Berger, Jean Mohr; Sven Blomberg-en laguntzaz; itzultzailea, Iñigo Roque Eguzkitza

Liburutegia:
HABE Liburutegia
Gaiak:
Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika
Gomendatuta:

1975ean argitaratu zen aurrenekoz Europako migrazioari buruzko ikerketa hau. John Bergerren hiru diziplinak elkartzen dira hemen: artistarena, nobelagilearena eta arte kritikari marxistarena.  Zergatik alde egiten du migranteak bere etxetik? Zergatik da hain nekeza langile migranteek eta natiboek politikoki bat egitea? Migranteen ahotsa, kondizioa eta irudia dakartza Bergerrek Jean Mohr argazkilariarekin elkarlanean egindako lan honek.