Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

Zapatuko ipuina

"Jateko moduko ipuinak"

Maite Franko

Maite Franko, (Irun-Hondarribia, 1971), txipiroi-arrantzale  eta lehorreko lamia baten zazpigarren alaba da. Antzerkigintza, irakaskuntza, bikoizketa eta literaturaren ur handietan oinak bustitakoa dugu. 

Eskaintzen dituen ipuin-kontalari saioetan, ahoz aho ibilitako ipuinak, argitaratu berriak zein egileak berak sortutakoak jolas, asmakizun eta dramatizazioekin nahasten dira, barruan umore, misterio, "mezu positiboak" eta kresala ugari daramatzatelarik.

Ipuin hauetan, elikadura dugu ardatza, aitzakia, irtenbide edota galbidea, bizirautea jokoan baitago. Otorduetan kontatzeko moduko istorioak, zapore ona uzten dutenak.

Antolatzailea:
Juan San Martin Liburutegia
Ekitaldi mota:
Ipuin kontaketa
Publikoa:
Haurrak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Euskara
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
1
Ordutegia:
18:00
Bista-Eder10
EibarGipuzkoa (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Umeen liburutegia
Jarraibideak:

3 urtetik gorako haurrei zuzendutako saioak dira. Arratsaldeko 6etan hasiko dira emanaldiak eta bai jarritako adina, bai ordua errespetatzea eskatzen dugu. Behin saioa hasita ez zaio inori sartzen utziko.

Saioa entzuten geratzen diren gurasoek isiltasuna eta funtzioaren dinamika errespetatu beharko dituzte. Gogoratu mugikorrak isilean ipintzea.

Umea aspertzen hasten dela ikusten baduzue, saioa oztopatu gabe atera behar duzue Liburutegitik, besteek arazorik gabe jarrai dezaten ipuina entzuten.

Saioak irauten duen bitartean ez da izango mailegu zerbitzurik, txiki txokorik ezta ordenadore zerbitzurik ere.