Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

Zapatuko ipuina: Itsasoaren berbak

Bost urtetik gorakoentzako ipuin-kontaketa

Zapatuko ipuina: Itsasoaren berbak

Itsasoaren berbak: Marilurrek amona salbatu zuenekoa

Kontalaria: Ana Meabe

Itsas oskolak ozeanoetako berbak dakartza zipriztinka, azaleko eta abisal. MariLurren amonak, baina, ezin ditu entzun, gor-haizeak hitzok ezerez bihurtzen ditu, hosto bihurriek bezala ihes egiten diote. Zer dio itsasoak? Zer nahi digu esan? Nola jakin ez badugu amona sendatzen? Marilur sendabidea aurkitu nahian abiatu da laguntza eske. Egingo du bidea, ezagutuko du, ikasiko du, harrituko da, bustiko da, Itsasoa besarkatuko du, behin, aspaldi batean, amonak egin zuen era berean.

Antolatzailea:
Eibarko Juan San Martin Liburutegia
Ekitaldi mota:
Ipuin kontaketa
Publikoa:
Haurrak
Ekitaldi ematen den hizkuntza:
Euskara
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iraupena (orduetan):
1
Ordutegia:
12:00
Eibarko Juan San Martin Liburutegia
Bista-Eder, 10
Eibar,  Gipuzkoa (España)
Lekuaren xehetasun gehiago:
Areto Nagusia
Prezioa:
Doan
Izen-emate epea:
2026/10/21 - 2026/10/27
Jarraibideak:

5 urtetik gorako umeentzat. Ume bakoitzeko, inskripzio bat egin. Plaza mugatuak. Izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko kopurutik gorakoa bada, partaideen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Hauek dira zozketa horren oinarriak.

IZEN-EMATEAREN ORRIA