Eibarko Juan San Martin udal liburutegia

Umeen liburutegiko bloga

Bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna: bideo-forum

Argitalpen-data: 

Maiatzaren 2an Bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da.

Ekitaldi berezia egingo dugu apirilaren 30ean, eskola-jazarpenaren inguruan hausnarketa egiteko.

Lehenengo, Gabor Csupo-ren Un puente hacia Terabithia pelikula ikusteko aukera egongo da eta ondoren, bideo-foruma. Hizketaldia, Peru Magdalenak eta Naiara Rubiok zuzenduko dute.

Pelikula gazteleraz proiektatuko da eta eztabaida euskaraz izango da. 7 urtetik gorako ume eta gaztetxoei zuzenduta dago.

Izen-ematea, Liburutegian, posta elektronikoz (liburutegia@eibar.eus) edo telefonoz (943 70 84 37)

Antolatzaileak: Eibarko Udaleko Juan San Martin liburutegia eta Haurrak, Nerabeak eta Familia arloa.

Gai honen inguruan liburutegian ditugun liburuak ezagutzeko gure  irakurketa gida kontsultatu.