Adierazpen artifizialak diño hemen jorratzen diren gaiak honexek dira:
- Idazketa prozesoa eta blokeoa
- Emakumezkoen prozesoak patriarkadoari aurre egiteko
- Isiltasuna familiako harremanetan
Liburutegitik beste puntu batzuk aipatu gura doguz
- Isiltasuna txarra da beti? Isiltasun motak Aitaren etxean dauzen ama eta aitaren isiltasunak zeharo ezberdinak dira baia isiltasunak dira. Aitak burdin-jantzi horren azpian begirada zorrotza erabiltzen dau komunikatzeko. Ama aldiz, ekinetan egiten dau, Libegaz hobeto komunikatzen dau telefonoz, aurrez aurre ezberdina da Zopa beroak baia elkarrizketa hotzak
- Emakumezkoen prozesoak euren identidateak topateko eta patriarkadoari aurre egiteko: Nitaz ahaztuta zeunden? Jasone desagertu da, txikia egin dau besteen aurrean, ikusezina, ea konturatu barik. Libe, aldiz, etxera bueltatzean konturatzen da "gerra zahar hori" barnean dekola. Gerriko imajinario dekola eta oso potenteak dira horren moduko gerrikoak
- Indarkeria bikarioa antzeko bat igartzen da aitaren etxean. Atean giltzak sartzean bazenekiten aita kargatuta zetorrela Ismael eta Libek badakie zer datorren gero. Ostikadarik ez baia beldurra bai, kontuz aita ez molestetako. Tratu onak ez emotea tratu txarrak emotea da
- Blokeoa apurtzeko Ismael eta JAsone euren barnekoa berreskuratu behar dute. Barnean dekien lurrikarra horreri aurre egiteko.
- Euskal Herriko giroa islatzen al dau barneko giroa?. Horren ispilua izan ahal da? Gurasoen izakerak euskal nortasunaren eta bizimoduaren adibideak dira, ezagutu dogu holako jarrera gure alboan
Bukatzeko, sinboloz betetako liburua da hau
Zer esan nahi du ametsgaiztoetan agertzen dan emakumea? Bakoitzak hartzen dau bere fantasma
Aitor lehengusu faboritoa zer da? Mendi txakurra?
Eta metafora ederrak: Zisnearena, Familiako isiltasunak porlana bezlakoak dira baia ezin da lepoa tente mantendu hainbeste urtetan
Erretako paper puskak bezala gizotasuna birrindua