Etxean irakurtzea: irakurle handiak esnatzeko keinu txikiak

Argitalpen-data: 

Etxean irakurketa bultzatzea haur eta gazteen hazkunde pertsonal eta emozionalari laguntzeko modurik indartsuenetako bat da. Familian irakurtzeak irudimena estimulatzeaz gain, lotura afektiboak indartu eta munduarekiko jakin-mina pizten du.

Etxean irakurketa bultzatzea haur eta gazteen hazkunde pertsonal eta emozionalari laguntzeko modurik indartsuenetako bat da. Familian irakurtzeak irudimena estimulatzeaz gain, lotura afektiboak indartu eta munduarekiko jakin-mina pizten du.

Lehen liburuen boterea

Lehen urteetatik, liburu ilustratuak emozioari eta aurkikuntzari irekitako atea dira. Ukitzeak, begiratzeak eta izendatzeak esperientzia multisentsorial bihurtzen dute irakurketa. Etapa bakoitzari egokitutako lanak aukeratzea eta irakurle bakoitzari bere erritmoan esploratzen uztea jarduera aberasgarri horrekiko interesa bizirik mantentzeko funtsezkoa da.

Familian irakurtzea, istorioak partekatzea

Irakurketa partekatzen denean, konexio-une bihurtzen da. Egunean ozenki irakurtzeko edo istorio bat komentatzeko minutu batzuk hartzea, haurtzaroan liburuak lasaitasunarekin, irudimenarekin eta maitasunarekin lotzeko lagungarria da.

Etxean irakurle txoko bat sortzea

Ez da leku handirik behar irakurketarako aterpe txiki bat sortzeko. Manta bat, kuxin bat, argi ahuleko lanpara bat eta liburu irisgarri sorta bat aski dira irakurtzera gonbidatzeko. Istorioez gozatzeko garrantzitsuena pertsona bakoitzak bere lekua eta unea aurkitzea da.

eLiburutegiaren mundua ezagutzea

Eusko Jaurlaritzaren eLiburutegia irakurketa digitaleko plataformaren bidez, edonork eskura ditzake adin guztietarako milaka liburu elektroniko eta audioliburu. Bere katalogoak, beti eguneratuta, irakurketaz etxetik eta beste edozein lekutatik gozatzeko aukera ematen du.

Keinu txikiak, irakurle handiak

Irakurzaletasuna egunez egun eraikitzen da, keinu errazekin: lo egin aurretik irakurri, liburutegia bisitatu, liburuak oparitu edo hunkitzen gaituzten istorioez hitz egin. Irakurketa partekatu bakoitzak arrasto bat uzten du, hitz eta mundu imajinatuen artean hazten direnen bizitza iraunarazten eta aberasten duena.

Euskadi, auzolana