Ipuin kontaketa saioak, 3 urtetik hasi eta hortik gorako haurrei zuzendutako proposamen bat dira, liburutegian eta lagun artean gozatzeko. Haurrak liburuaren eta irakurketaren mundura hurbildu nahi ditugu, narrazioaren eta ipuinen bidez.
Urrian hasten dira eta Legazpiko Udal Liburutegian bertan burutzen dira, hilero bat eta abendurarte. Saioaren ordua arratsaldeko 18:15ean da.
Jarduera doakoa da eta edukiera mugatu du.
Ekitaldi horiei buruzko informazioa, ipuin-kontaketa egin baino astebete lehenagotik zabalduko da: liburutegiko blogean, herriko informazio-paneletan eta sare sozialetan.
Parte hartzeko baldintza bakarra ipuin-kontaketarako adin egokia izatea izango da.



