ARAU KOMUNAK LIBURUTEGIETAN
-Maskara eta gela erabiltzea: erabiltzaileek maskara eraman beharko dute eta banagailuetako gelaren bidez desinfektatu beharko dute.
-Erreprografria-zerbitzua: Ez da ez fotokopiarik, ez inprimatzerik egingo.
-Partikularren donazioak: Ez dira onartzen.
-Maileguak eta itzulketak: erabiltzaileek sarbide librea izango dute funts bibliografikora. Dena den, ahal den neurrian, maileguan eramango dituzten materialak bakarrik manipulatzen saiatu behar dira. Hala ere, komenigarria da katalogoa etxean kontsultatzea eta liburutegira mailegua hartzera bakarrik joatea, arreta- eta itxarote-denbora murrizteko.
Itzulitako aleak kutxetan utziko dira, eta berrogeialdian itxita mantenduko dira 7 egunez, aparteko leku batean. Epe horretan, katalogoan eta irakurleen txarteletan mailegatu gisa agertuko dira. Epe hori igarota, desinfektatuta eta liburutegiko kudeaketa-sistemara itzultzeko prest daudela ulertuko da, eta baldan jarriko dira.
-Liburutegi Zerbitzuak aldi baterako baimena eman du edozein sukurtsaletan materialak itzultzeko, udalerrietan perimetroa ixten bada, itzulketak errazteko.
GALLARTAKO LIBURUTEGIA
-EDUKIERA: Gehieneko edukiera 12 pertsonakoa izango da (8 helduko gelan eta 4 haurren gelan), eta aukera egongo da gelan kontsultatu, ikasi eta irakurtzeko. Halaber, gelan pertsona bakarra besterik ezingo da egon maileguan hartzeko aleak aukeratzean.
Erabili ostean, erabiltzaileek postuak desinfektatu beharko dituzte.
-ORDENAGAILUAK: Ordenagailu bat erabiliko da. Bat 10:00etatik 11:30era erabili ahalko da, eta bestea 11:45etik 13:15era. Arratsaldez, 16:45etik 18:00etara eta 18:15etik 19:45era erabili ahalko dira.
-AIREZTATZEA: Bost edo hamar minutuz aireztatu da orduero.
-ZERBITZU PUBLIKOAK: Komunak larrialdietarako baino ez dira irekiko, eta saihestu egingo da behar ez denean erabiltzea.
LAS CARRERASKO LIBURUTEGIA
-EDUKIERA: Gehieneko edukiera 8 pertsonakoa izango da (2 barruko gelan, 4 kanpoko gelan eta 2 haurren gelan), eta aukera egongo da gelan kontsultatu, ikasi eta irakurtzeko. Halaber, gelan pertsona bakarra besterik ezingo da egon maileguan hartzeko aleak aukeratzean.
Erabili ostean, erabiltzaileek postuak desinfektatu beharko dituzte.
-ORDENAGAILUAK: Bi ekipoak erabili ahal dute.
-AIREZTATZEA: liburutegira sartzeko atea irekita mantenduko da, eta barruko gelako leihoa ardatz aldagarrian.
ZERBITZU PUBLIKOAK: Komunak larrialdietarako baino ez dira irekiko, eta saihestu egingo da behar ez denean erabiltzea.
Abanto Zierbenako, 2021ko otsailaren 2an