Euskadiko Irakurketa Ekintza Plana 2023

Argitalpen-data: 

Datorren azaroaren 30ean, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako profesionalei zein irakurzaletasuna sustatzeko jardueretan interesa duen pertsona orori zuzendutako tailerra egingo da Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan. Tailer horren helburua, 2023. urterako, 12 eta 19 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzen gainean eztabaidatzea eta adostea izango da.

Tailerra Andoni Iturbek, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, irekiko du eta, ondoren, Gemma Lluchek, irakasle eta ikertzaileak, eta Asun Agirianok, Arrasateko liburutegiko arduradunak eta Arantzazu Ibarrondok, Oñatiko liburutegiko arduradunak, parte hartuko dute.

Tokia: Euskadiko Artxibo Historikoa (María Díaz de Haro,3 - Bilbo)
Ordua: 10:00-14:00
Programa:

10:00-10:15 Aurkezpena (Andoni Iturbe)

10:15-10:45: Irakurketa nerabezaroan: harreman arriskutsua (Asun Agiriano eta Arantzazu Ibarrondo)

11:15-13:00: Tailerra (Glòria Pérez-Salmerón, Lluís Vicente, María de Vallibana Serrano)

13:00-14: Irakurketaren erronkak IAren mundu batean (Gemma Lluch)

Eguna erreserbatzea gomendatzen dizuegu, eta sareko liburutegi guztientzat interesgarria den tailer horretan parte hartzera animatzen zaituztegu. 

Izena emateko idatzi liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera edo deitu 945-019471 telefonora (Maider Uriarte)

Euskadi, auzolana