Bisita gidatuak Legazpiko Udal Liburutegian "Liburutegien Egunaren" aitzakian

Argitalpen-data: 

Urrian 24an "Liburutegien Eguna" ospatzen da. Egun hori aukeratu zen "Espainiako Haur eta Gazte Liburuen Lagunen Elkartearen" proposamen batengatik. Izan ere, orain 30 urte Balkanetako gerran, Sarajevoko liburutegia suntsitu zela gogorarazteko ekarri zen proposamena.

Ekimena, liburutegiak adin guztietako irakurleen eta kulturaren topaleku gisa eta giza prestakuntza eta bizikidetza hobetzeko tresna gisa duen garrantzia iritzi publikoari helarazteko sortu zen.

Liburutegiak babesteko modurik onenetako bat da ezagutzera ematea, ateak irekitzea, txoko ezkutuenak erakustea, apal hotzetatik dokumentuak ateratzea eta irakurleen eskuetan jartzea. Eta, batez ere, haietaz hitz egitea eta hitz eginaraztea.

Legazpin, astelehena urriak 24ean eta asteartea urriak 25ean, liburutegiak Legazpiko 5 urteko haurrei ateak irekiko dizkie. Bisita gidatuak antolatu ditugu liburutegia ezagutzen laguntzeko, irakurketaren plazerraz berri emateko eta beste hainbat kontuetaz aritzeko ere. 50 minutuko saioetan, gidari batez lagunduta, liburutegian mugitzen, argitalpenak eta informazioa bilatzen, bazkide egiten, liburutegian beraientzako prestatzen diren ekintzen berri ezagutzen jakingo dute hori guztia modu ludikoan egin ere. Bukaeran gainera, Itziar Mujikak ipuin kontaketa saioa bat eskeiniko die.



Euskadi, auzolana