Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 300.000 euro bideratuko ditu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan teknologia berriak ezartzera eta garatzera. Deialdia liburutegi publikoen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, toki-entitate eskudunei eta udal-liburutegi publikoen arloko zereginak esleituak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udal-entitateei zuzenduta dago.
300.000 euroko diru partida honako hauek eskuratu eta instalatzera bideratuko dira:
- Hardwarea edo euskarri fisikoa
- Softwarea edo informatika-sistemen euskarri logikoa.
- Telekomunikazioak, hau da, Komunikazio-sareak instalatzea, bai hari bidezkoak bai haririk gabekoak.
Eskariak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita (argitaratzeko eguna 2024/08/22)
Iazko deialdian guztira 90 liburutegik jaso zuten teknologia berriak ezarri eta garatzeko dirulaguntza.