Liburutegiak Topaleku

Euskadiko Liburutegi zerbitzuko bloga

NIK PATRIKA 2

Argitalpen-data: 

Gogoratuko duzuenez, Nik Patrika aplikazio mugikorra da, herritarrei aukera ematen diena beren egiaztagiriak euskarri digitalean gordetzeko administrazio publikoen aurrean. Dokumentu horien artean, NANa duten erabiltzaileei liburutegiko txartela gordetzeko aukera ematen die. Nik Patrika aplikazioari buruzko bigarren mezu honetan, liburutegien zerbitzura iritsi diren zalantza batzuk argituko ditugu:

  1. Nola lor dezaket Nik Patrikan nire seme-alaben liburutegiko txartelak agertzea?

Liburutegien erabiltzaileen datuek ez dituzte ahaidetasun-harremanak islatzen, eta, beraz, ezinezkoa da gure Nik Patrikan gure senideen txartelak izatea. Familiaren txartelak mugikorrean eraman nahi baditugu, liburutegiko katalogoaren bidez aukera bat dago, beheraxeago azalduko dugu.

  1. Erabiltzaile batzuek esan digute ezin dutela txartela liburutegitik Nik Patrikara jaitsi.

Liburutegiko txartela Nik Patrikan eduki ahal izateko, irakurlearen fitxan, NAN eremuan NAN zenbakia agertu behar da (letra barne), NANik ez badugu, ezin izango dugu liburutegiko txartela Nik Patrikan eduki.

 

Aurreko bi kasuetan, txartela mugikorrean eramateko modu bat dago, liburutegien online katalogoak liburutegiko txartelaren barra-kodea baitauka. Kode hori eskuratzeko, jarraibide hauek bete behar dituzue zuen telefonotik:

I. Bilatzaile batean sartu eta "katalogo bateratua" idatziko dugu.

II. Helbide hau agertuko zaigu: http://www.katalogoak.euskadi.net... eta bertan sartuko gara.

III. "Datuak eman" atalean identifikatuko gara (erabiltzaile zenbakia, pasahitza sartu eta "konektatu" sakatuko dugu)

IV. Behin identifikatuta, barra urdinean "liburutegia" ikonoa sakatuko dugu.

V. Ondoren, gure datuak agertuko dira eta pixka bat jaitsiz gero, irudi hau agertuko zaigu:

VI. "Barcode" sakatuko dugu.

Horrela, gure senideen txartelen barra-kodea eraman ahal izango dugu telefonoan.