Liburutegiak Topaleku

Euskadiko Liburutegi zerbitzuko bloga

LIBURUTEGI ZERBITZUA: LEGE GORDAILUA

Argitalpen-data: 

LEGE GORDAILUAREN KATALOGOAN ERAGINA DUTEN BERRIKUNTZAK. Dakizuenez, lege-gordailuaren helburua herrialde bakoitzeko kultura- eta adimen-ondarea biltzea da, herritarren eskura jartzeko beti ere. Legez gordailutu behar dira Euskadin edozein produkzio-, edizio- edo hedapen-prozeduraren bidez ekoitzi edo editatzen diren eta edozein euskarri ukigarri edo ukiezinetan banatzen diren obra bibliografiko, soinudun, bisual, ikus-entzunezko eta digital guztiak.

Legez ezarritako betebeharra betetzeaz gain, gure Lege Gordailuak Euskal Autonomia Erkidegoko lege-gordailuaren zenbakia izan gabe bibliografia-lanak eta bestelako materialak biltzen ditu, baldin eta Euskal Herriarekin zerikusia duten eta babesteko berez benetako interesa badute.

Jasotzen dugun dokumentu kopuru handia izanda, eta ezin dugunez segituan katalogatu, datu-base berri bat sortu dugu Absysnet-en (PODL = Pool Lege Gordailua), eta bertan, eskematikoki, dokumentu horiek jaso eta sailkatuko ditugu. Gainera, CATA + DL bilaketa kateatua sortu da, zer dokumentu ditugun jakin dezazuen, katalogatuta egon ez arren.

Horrek, esan bezala, erregistro gisa balio izateaz gain, zuen liburutegietatik xahututako dokumentuak bidaltzeko balioko dizue, horrela jakingo baituzue dokumentua katalogatuta edo etorkizunean katalogatzeko erregistratuta ote daukagun.

Proiektu hau hasi berria da, besterik ez, eta oraingoz 19.904 erregistro baino ez ditugu jasota (agendak, mapa, kartelak, diskoak, liburuxkak, etab.). Jarraituko dugu apustu honekin.