Liburutegiak Topaleku

Euskadiko Liburutegi zerbitzuko bloga

SMS komunikazio-sistemak EIPSen irakurleekin duen funtzionamendua

Argitalpen-data: 

SMSa aktibatuko da, irakurleei abisuak jakinarazteko kanal gisa (erreserbak, eskaerak, erreklamazioak, etab.).

Hori posible izateko baldintzak ondoren zehazten direnak izango dira, eta irakurleen fitxategian etorkizunean alta emateko ere kontuan hartu beharko dira:

  1. Helbide elektronikoa: irakurleek nahitaez izan beharko dute e-mail bat SMSak bidali ahal izateko. Irakurle baten e-maila ezagutzen ez badugu, baina mugikorra bai, aldi baterako fikziozko e-mail bat erabili ahal izango dugu no-tiene@email.com sistemak SMSak bidaltzeko.
  2. Mugikorraren zenbaki baliodun bat: irakurleek jakinarazpenak SMS bidez bidaliko zaizkien zenbakia sartuta eduki beharko dute «telefono mugikorra» eremuan. Datu horrek 9 digituko zenbakizkoa izan beharko du, zuririk, punturik eta karaktere alfabetikorik gabe. Adib.: 699999999
  3. «Erabili e-maila» eremuko checka aktibatuta izatea.

Oharra: lana errazteko azaroan Eusko Jaurlaritzatik egin genuen prozesuan, ahal zen neurrian, gaizki sartutako mugikorren zenbakiak garbitu ziren, eta dagokion eremura mugitu ziren telefono finkoaren. Era berean, e-mail faltsua no-tiene@email.com sartu zitzaien mugikor baliodun bat izanda eremu horretan daturik ez zuten irakurleei.
Sistema berri hau aktibatzen denetik aurrera, jakinarazpenak SMS bidez eta e-mail bidez bidaliko zaizkie bi datuak dituzten irakurleei. Irakurle batek mugikorra besterik ez badu eta e-mail eremuan fikziozko balio bat ez badu, no-tiene@email.com, jakina, SMSa baino ez zaie iritsiko.
Irakurle batek ez badu aktibatuta "erabili e-maila" eremuko checka, ez du jakinarazpen elektronikorik jasoko.