Nola ikusi eLiburutegiaren online filmak telebistan
Argitalpen-data:
Ba al zenekien liburutegiek online filmak ikusteko aukera ematen dizutela?
Ba al zenekien liburutegiek online filmak ikusteko aukera ematen dizutela? Sartu eLiburutegian edo zuzenean https://eliburutegia.efilm.info/eu/eliburutegia/
aukeratu pelikuka eta hurrengo irizpideak jarraituz gero, telebistan filmak ikusiko dituzu.
Filma telebistan ondorengo bitartekoen bidez bistaratu daiteke:
- Bistaratzeko gailua telebistara konektatuz, DHCP segurtasun estandarra betetzen duen HDMI kable baten bidez.
- Chromecast-aren bidez ondorengo pausoak jarraituz:
- “Google Home” app-a deskargatu.
- Chromecast-a telebistaren HDMI atakara konektatu (gure telebistan DLNA badugu zuzenean 5. Pausora pasa gaitezke)
- Chromecast-a konektatu den gailua konfiguratzea (App-etik konfiguratzen da eta oso erraza da, berak gidatzen baitzaitu).
- Zure gailu mugikorra eta Chromecast-a WiFi sare berera konektatu.
- “Google Home” app-ean sartu, kontura joan, eta beheko aldean “Gailua proiektatu” aukera agertzen da.
- Pantaila nora proiektatu nahi dugun tokia aukeratu.
OHARRA: Mikrofonoa aktibatuta egon behar da telebistaren audio multimedia erreprodukziorako. Ziur ez bazaude eta begiratu nahi izanez gero edo gaitu behar baduzu, jarraitu ondorengo pausoak:
- Ezarpenak → Aplikazioak → Google Play-ko zerbitzuak.
- Behin horretan sartuta, baimenen atal bat dago, zeinetan mikrofonoa agertzen den, besteak beste. Horretan, aktibatu ahal izango duzu Chromecast gailua modu erosoan erabili ahal izateko.