"Abereen etxaldea", L'Hermenier, Laborout & Parada

Biblioteca:
Biblioteca Municipal Juan San Martn de Eibar
Temticas:
Cmics y novela grfica
Recomendado:

Ingalaterrako etxalde bateko abereek, gizakientzat lan egiteaz aspertuta, matxinatzea erabakitzen dute. Nagusia kanporatuta, abereek berek kudeatutako etxalde bat antolatzen dute, eta erregimen berri bat ezartzen, Animalismoa, animalia guztientzako berdintasuna eta oparotasuna hitzematen dituena. Berehala, ordea, desadostasunak agertzen dira Elur Bola idealistaren eta haren arerio Napoleonen artean. Azken horrek, Elur Bola traidoretzat jo eta etxaldetik egotzi ondoren, erregimen totalitario bat ezartzen du, txerriak direlarik botere guztien jabe. Abereentzat, bizitza gero eta gogorragoa bilakatzen da, eta txerriek, pixkanaka, gizakien jarrera desatsegina hartzen dute. Horrela, hasierako utopia demokratikoa endekatzen joaten da; izan ere, “abere guztiak berdinak dira, baina batzuk besteak baino berdinagoak”.

Euskadi, bien comn