Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Irakurketa Klubak Legazpiko Udal Liburutegian

Lau talde daude martxan, Gaztelaniazko Irakurketa Kluba, Mónica Leivak dinamizatua, Euskerazko Irakurketa Kluba, Miriam Lukik dinamizatua eta hirugarren irakurketa talde bat, Irakurketa Erraza Kluba, non formatu errazean egokitutako liburuak irakurtzen diren. 2024an abian jarriko dugu laugarren talde bat Haurrentzako Irakurketa Kluba, Mireia Delgadok gidatuko duena.

Irakurketa Erraza Kluba astero elkartzen da, asteazken goizetan 11:35etatik 12:35etara Liburutegian. Parte-hartzaileek irakurketa eta irakurketaren bidez jasotzen dituzten inpresioak partekatzen dituzte. Hainbat arrazoirengatik, irakurtzeko ohiturarik ez duten edo irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Gaztelaniazko Irakurketa Kluba eta Euskarazko Irakurketa Kluba hilean behin elkartzen dira, literaturaz hitz egiteko eta aditu baten laguntzaz eta aldez aurretik adostutako liburu bat erreferentziatzat hartuta modu arautuan hurbiltzeko. Bi klub hauen saioak arratsaldean izaten dira 18:30etatik 20:00etara euskerazkoa eta 18:00etatik 20:00etara  gaztelerazkoaizaten dira egun desberdinetan.

Haurrentzako Irakurketa Kluba hilean behin elkartzen da, astelehenean arratsaldetan. Saioa 16:45ean hasi eta 17:45an bukatuko da eta LH4. mailakoentzat, LH5. mailakoentzat eta LH6. mailakoentzat dago zuzenduta. 60 minutuko saioak dira eta liburutegian egingo dira. Irudimena eta sormena sustatzea du helburu eta talde-dinamiken bidez, baita lexikoa eta adierazpen-moduak hobetzea ere. Horrekin guztiarekin, haurra gehiago sozializatzen da, eta, ondorioz, inguruarekin hobeto komunikatzen da.


Liburutegiak berak parte-hartzaileen eskura jartzen ditu irakurri beharreko liburuak. Irakurketa taldeak irekiak dira, baina parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da Legazpiko Udal Liburutegian bertan:

Klubak doako jarduerak dira. Blog honen agendan bertan eta sare sozialetan Legazpiko Liburutegi Publikoko Irakurketa Klubetan programatzen diren datak eta liburuak eguneratzen dira.

Zatoz eta probatu! Ezagutzea bezalakorik ez dago, beldurrak, kezkak eta zalantzak uxatzeko.

Azken aldaketako data: