Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Udarako irakurketa gomendioak Legazpiko liburutegitik

Argitalpen-data: 

Udarako irakurketa gomendioak Legazpiko liburutegitik

Adin ezberdinentzako, euskaraz zein erdaraz idatzitakoak eta uda partean zein oporretara eramateko eskuragarri dituzu liburutegian.

"Biblioporrak 2026" irakur gida egiten 24 urte dihardugu Legazpiko liburutegian. Bertako tituluak, lagungarriak izango dira edozein adin, ohitura eta zaletasun duten pertsonen irrikak asebetetzen.

Batik bat liburuak gomendatzen ditu, baina badaude ere 6 pelikula gomendatuak DVD formatuan. Horrela sailkatuta daude adinaren arabera: 0-5 urte bitarteko haurrak, 5 eta 8 urte bitartekoak, gazteak eta helduak. 

Gidak proposatzen dituen izenburuetatik, hauek dira liburutegian eskuragarri daudenak. Bota begirada bat gidari hemen. Edo deskargatu hemen (PDF) (leiho berri batean irekitzen da).