Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Apirilean Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpiko Udal Liburutegian

Argitalpen-data: 

Apirilean Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpiko Udal Liburutegian

Apirilak 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu da, eta hilaren 23an, berriz, Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna izango da. Udal Liburutegian urtero antolatu izan ditugu apirileko hilabete honetan ekitaldiak egun horiek ospatzeko. Aurten, beste ekintza batzuen artean ere, idazleekin solasaldiak izango ditugu.

Egitaraua honako hau da:

  • 13, astelehena: Itxaso Martin idazlearekin solasaldia “Puntobobo” liburuaren inguruan, batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
  • 15, 22 eta 29, asteazkenak: irakurketa erraza klubaren bilerak. Saioetarako aurrez izena eman behar da eta goizeko 11:35tan izango dira Mónica Leivak gidatuta.
  • 16, osteguna: euskerazko irakurketa klubaren bilera liburutegian, “Petare" Leire Ibargurenen liburuaren inguruan. Saiorako aurrez izena eman behar da eta arratsaldeko 18:30etan izango da. Miriam Lukik gidatuko du eta liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.
  • 17, ostirala: Oihana Iguaran idazlearekin solasaldia “Hormak” liburuaren inguruan, DBH-ko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
  • 18, larunbata: haurrentzako ikuskizuna Kukai Dantza taldearekin eta Maite Larbururekin“Klera" Leire Bilbaoren ipuinean oinarrituta dago ikuskizuna eta Latxartegi Aretoan egingo da arratsaldeko 17:00etan. Sarrerak 5€ balioko ditu.
  • 22, asteazkena: idazketa tailerra euskeraz Oihana Aranarekin liburutegian. Saiorako aurrez izena eman behar da, eta arratsaldeko 18:00etan izango da.
  • 22, asteazkena: ipuin kontaketa Amaia Elizagoienekin liburutegian. Saioa irekia 5 urtetik aurrerako haurrentzat da eta arratsaldeko 18:15ean izango da.
  • 27, astelehena: haurrentzako irakurketa klubaren bilera liburutegian, “Tentelontzia" Ana G. Lartiteguiren liburuaren inguruan. Saiorako aurrez izena eman behar da eta arratsaldeko 16:45ean izango da. Mireia Delgadok gidatuko du eta liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.
  • 29, asteazkena: Iban Zaldua idazlearekin solasaldia “Como si todo hubiera pasado” liburuaren inguruan, gaztelerazko irakurketa klubaren baitan eta Mónica Leivak gidatua. 18:00etan liburutegian bertan. Saio irekia, gaztelaniaz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.
  • 07(maiatza), osteguna: Ane Zubeldia idazlearekin solasaldia “Kontra” liburuaren inguruan, euskarazko irakurketa klubaren baitan eta Miriam Lukik gidatua. 18:30ean liburutegian bertan. Saio irekia, euskeraz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.