Informazioa
Haurrentzako irakurketa kluba irakurzaletasuna sustatzeko jarduera bat da. Irudimena eta sormena sustatzea du helburu eta talde-dinamiken bidez, baita lexikoa eta adierazpen-moduak hobetzea ere. Horrekin guztiarekin, haurra gehiago sozializatzen da, eta, ondorioz, inguruarekin hobeto komunikatzen da.
Bitartekari baten laguntzarekin mailaren arabera antolaturiko bi talde eratuko dira. 2024/2025 ikasturtean LH3 eta LH4 mailetan ibiliko diren haurrentzat dago zuzendua eta beraien kabuz etor daitezen hobesten da.
Liburuekiko, irakurketarekiko, kulturarekiko, artearekiko eta istorioekiko grinak ardaztuko ditu saioak. Hain zuzen ere, grina hori bizirik mantentzea izango da helburua. Desaktibatuta dagoen kasuetan berriro pizteko bidea marraztuz.
Letren harietatik jolastuz eta liburuak, poemak, komikiak, aho-korapiloak eta eskulan-literarioak aitzakia hartuta, irakurmenari (eta zeharka idazmenari, ahozkotasunari eta literaturari) kili-kili egingo diogu.
Irakurketa (eta liburua bera) plazer iturri bezala ulertzeko jolas andana burutuko dituzte.
Saioen egitura
Saioek bibliografia bat dute oinarri. Liburu horiek liburutegiak banatuko ditu, haurrek saiorik saio liburu bat etxera eraman dezaten. Saioan zehar liburu hori aurkeztu eta irakurri dezaten bidea erraztuko zaie, eta hurrengo hilabeteko saiorako irakurrita ekarriko dute (horretan ahaleginduko gara behintzat).
Etxera eramateko liburu horiez gain, beste hainbat liburu (eta agian beste artefakturen bat ere) aurkeztuko zaie. Askotariko obrak ezagutzeko eta dastatzeko izango baita espazio hau.
Saioen iraupena eta egutegia
2024ko urritik 2025eko apirilera bitartean egingo dira saioak. Hilean bat. Hauek dira aurreikusi diren datak (astelehenak):
urriak 7, azaroak 18, abenduak 16, urtarrilak 20, otsailak 17, martxoak 17 eta apirilak 28.
Saioen iraupena 45 minutukoa izango da eta lehenengo taldeak, 16:45ean hasi eta 17:30ean bukatuko du. Bigarren taldeak 17:35ean hasi eta 18:20an bukatuko du.
Bitartekaria
Mireia Delgadoren gidaritzapean egingo dira saioak
Taldeen funtzionamendu egokia bermatzeko arauak
Saioetan parte hartzea doakoa da.
Justifikatu gabeko bi absentziaren aurrean, irakurketa taldea uztera gonbidatuko dugu haurra, beste batzuei parte hartzeko aukera emateko. Haurrak garaiz iristea eta jasotzea eskatzen da. Gurasoek/tutoreek harremanetarako telefono-zenbaki bat eman beharko diote liburutegiari, abisuak eman ahal izateko.
Izen ematea
Liburutegian egingo da. Informazio gehiago telefono honetan eskuratu ahal izango da: 943737186.