Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Angel Erro idazlea dator Legazpira, "Poema liburu bat : irakurtzeko jarraibideak" liburuaren aitzakian

Argitalpen-data: 

Ostegunean apirilak 25ean izango da, arratsaldeko 18:30ean. Apirilean Liburuaren Eguna ospatzen dugula eta gonbidatu dugu liburutegira.

Euskarazko irakurle taldearen baitan izango da. Oraingoan Angel Erro idazlearen “Poema liburu bat : irakurtzeko jarraibideak” olerki liburua irakurrita eraman, eta haren gaineko solasaldia egingo dute idazlea bertan dela.

Legazpiko liburutegian 7. urtez jarraian abian dela euskarazko irakurle taldea. Miriam Luki kazetari eta idazleak egiten ditu gidari lanak.

Osteguneko saiora, euskaraz irakurtzen duen legazpiar oro joan daiteke, edo irakurtzen hasteko intentziotan dabilena ere. Bide batez, irakurle taldeak nola funtzionatzen duen ikus dezake.

“Poema liburu bat : irakurtzeko jarraibideak”, Blas de Otero-Ángela Figuera Poesia lehiaketaren XIV. edizioa ko saria euskerazko poesia modalitatean irabazi zuen Angel Errok lan honekin 2021ean. 2022an, Erein argitaletxeak argitaratu zuen liburu formatoan.

Liburuaren atzekaldeko azalean dion lez, poema liburu baten aurrean gaude non,
"bertako hitzen dentsitatea, beharrik, altua izan daiteke, beraz, eskuztatze artatsua eskatzen du. Ez pentsa, halere, egiteko zail edo adituentzakoa denik.  Hori bai, denbora behar izaten da, azkenean, poesiak hitza denboran geldiaraztea baitakar, amaikor eta materiagabea den denbora gauzatzea, biderkatzea, desaktibatzea".