Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Udarako irakurketa gida aproposa liburutegiaren eskutik

Argitalpen-data: 

Dagoeneko eskuragarri dago Legazpiko liburutegiak, Aretxabaletako, Aramaioko, Arrasateko, Bergarako, Eskoriatzako eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egindako "Biblioporrak" irakurketa gida.

Irakurketa gida honek hainbat adinetarako egokiak izan daitezkeen liburuak, diskoak eta filmak gomendatzen ditu. Euskarazko nahiz gaztelaniazko liburuak dira, adinaren arabera horrela sailkatuta: 0-6 urte bitarteko haurrak, 6 eta 9 urte bitartekoak, gazteak eta helduak. Gainera, 5 musika disko eta 5 film gomendatzen ditu.

Liburutegian bertan eskura daiteke "Biblioporrak" gida eta gainera, ikastetxeetan ere banatu dira aleak.

Gidak proposatzen dituen izenburuetatik, hauek dira liburutegian eskuragarri daudenak.

Bota begirada bat gidari hemen.

Edo deskargatu hemen (PDF) (leiho berri batean irekitzen da).