Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Apirilean Liburuaren Eguna Legazpiko Udal Liburutegian

Argitalpen-data: 

Apirilak 2an, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da, eta hilaren 23an, berriz, Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna. Udal Liburutegian urtero antolatu izan ditugu apirileko hilabete honetan ekitaldiak egun horiek ospatzeko. Aurten, bestetan lez, idazleekin solasaldiak izango ditugu:

Egitaraua honako hau da:

  • 5, asteartea: Juan Kruz Igerabide idazlearekin solasaldia “Doneaneko alaba” liburuaren inguruan, batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
  • 27, asteazkena: gaztelerazko irakurketa klubaren bilera. Monica Leivak gidatua eta "La fórmula preferida del profesor" Yoko Ogawaren liburuaren gainean. 18:30etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, gaztelaniaz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.
  • 28, osteguna: Jasone Osoro idazlearekin solasaldia “Eskularru beltzak” liburuaren inguruan, DBH-ko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
  • 28, osteguna: Itziar Ugarte Irizar idazlearekin solasaldia “Gu gabe ere” liburuaren inguruan, euskarazko irakurketa klubaren baitan eta Miriam Lukik gidatua. 18:30etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, euskeraz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.