Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Amaitu berri dituzte Irakurketa Klubek bere saioak. Irailean berriro hasiko dira.

Argitalpen-data: 

Irakurketa Klubek etenaldi bat egingo dute uztailean eta abuztuan.

Irudian, orain arte aurten irakurri eta landu diren liburuen azalak erakusten dizkizuegu. Guztiak daude eskura liburutegian.

Honetaz gain, Irakurketa Errazeko Klubean, "Peter Pan" eta "Nahid y mi hermana afgana" liburuak irakurri dituzte, biak ere, irakurketa erraza formatora egokitutakoak.

Irailean, 2022-2023 denboraldia hasiko dugu berriz. Garaiz abisatuko dugu izena eman nahi baduzu.

Uda ona pasa!