Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Astelehenean, "Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaz" mintzatuko dira liburutegian

Argitalpen-data: 

Astelehen goizero elkartzen dira liburutegian liburu bat irakurtzeko. Denek irakurtzen dute liburu bera.

Legazpiko Liburutegiko Irakurketa Erraza Klubeko kideak dira. Irakurtzeko ohiturarik ez duten edo hainbat arrazoirengatik irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonez osatuta dago. Astelehen honetan, azaroaren 22an, "Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala" irakurri eta ausnartzen hasiko dira.

« Irakurtzea guztion plazera eta eskubidea da » premisaren pean, liburutegiak ere bat egiten du irakurketa sustatzeko eta pertsona guztiei zabaltzeko zeregin horrekin.

Hitzordua goizeko 11: 15etan izango da liburutegian. Monica Leivak gidatuko du saioa.