Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Liburu baten irakurketa jarraitua Legazpiko Chillida Lantokian : Emakumearen Nazioarteko Egunaren aitzakian

Argitalpen-data: 

Emakumeen Egunaren aitzakian, adin ezberdinetako 80 legazpiarrek "Su tranpa" / "Trampa de fuego" liburua irakurriko dute ahots goran Chillida Lantokian, Legazpin.

Liburua, irakurketa erraza formatoan idatzita dago, hots, hizkuntza errazean idatzita, edonork ulertzeko moduko eran.

Gazteak zein helduek irakurri dute liburua aurretik, etxean edo eskolan. Legazpiko hainbat elkartetako ordezkariek ere partehartuko dute.

Liburuaren istorioak, Nueva Yorken 1911ko martxoak 25ean gertakari lazgarri bat gogora ekartzeko balio izan digu. Oso lan baldintza eskasetan, batik bat emakumeek lan egiten zuten lantegi batek su hartu eta 147 emakume hil zirenekoa, hain zuzen.

Urteekin, emakumeen lan baldintza duinak aldarrikatzeko eta emakumearen eguna ospatzeko data esanguratsua bihurtu da.

Ekitaldia irekia da eta irakurriz gain, musika zuzenean ere egongo da. Aprobetxatuz Emakumeen Nazioarteko Eguna martxoan dela, Chillida Lantokian (Azpikoetxeko Papelera zaharrean) bilduko gara guztion artean eta ahots gora hasieratik bukaerara liburua irakurtzeko. Emakumeen egunaz, irakurketaz eta beste baloretaz gozatzera, hurbildu martxoak 6an ostirala goizeko 10:00etatik aurrera Chillida Lantokira.

Zatoz gurekin!