Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Legazpiko Udal Liburutegiko Mailegu Zerbitzua ekainaren 8an irekiko da

Argitalpen-data: 

Eskariak aurrez egin beharko dira eta Kultur Etxeko Harreran jaso

Martxoaren 13an itxi zituen Udal Liburutegiak bere ateak, alarma egoera zela eta. Ekainaren 8an, astelehena, Mailegu Zerbitzua martxan jarriko da berriz ere, baina mailegatu nahi den liburu, DVD,…a aurrez eskatu beharko da, 10:00etatik 14:00etara:

Gainera Legazpiko Liburutegiko dokumentuak baino ezingo dira maileguan eskatu, Liburutegiarteko Zerbitzua oraindik etenda dago eta. Legazpiko Liburutegian zer dagoen jakiteko, blogeko, katalogo atalean egin dezakezu kontsulta:  https://www.liburutegiak.euskadi.eus/legazpi/eu/hasiera

Eskatutako dokumentua jasotzea, Kultur Etxeko Harreran egin behako da, 11:00etatik 13:00etara, eskaria egin den hurrengo egunean.

Beharrezko segurtasun neurriak hartu dira, baina derrigorrezkoa izango da maskararekin etortzea. Erabiltzaileak banan banan artatuko dira, eta sartzeko zain egoteko segurtasun distantzia gordeko da, horretarako jarriko diren markak errespetatuz. Liburutegiko gainerako zerbitzuek, eta baita espazio fisikoak ere itxita jarraituko dute.

Dokumentuak itzultzeko, gogoan izan etxean dituzuen dokumentuak itzultzeko epea ekainaren 15ean amaitzen dela, Kultur Etxearen sarreran dagoen kutxa erabiltzea eskertuko genuke. Dena den, mailegua hartzera etortzen zaretenean, Harreran kutxa bat izango duzue, liburuak itzuli ahal izateko. Kontutan izan ezazue, itzulitako liburuak 15 egunetako “berrogeialdian” jarri behar ditugula, beraz, dokumentuen mugimendua geldoagoa izango da.

Bide batez, ez ahaztu, Internetera konexioa baduzu, liburuak eta pelikulak deskargatu ditzazkezu liburutegitik eLiburutegia plataformaren bitartez. Hemen esaten dizugu nola egin.