Legazpiko Udal Liburutegia

Legazpiko Udal Liburutegiko bloga

Ateak irekiko ditu berriz ere Legazpiko Udal Liburutegiak!

Argitalpen-data: 

Datorren astelehenean, uztailaren 6an, 10:00etatik 14:00etara. Abuztuan itxita egongo da

Zatoz liburutegira aldez aurretik ordurik hartu gabe!

Astelehenean, uztailaren 6an, ateak berriz ere irekiko ditu Legazpiko Udal Liburutegiak 10:00etatik 14:00etara. Sartzean, gogoratu: maskara jantzita ekartzea eta eskuak garbitzea.

Zerbitzu hauek erabili ahal izango dituzu:

  • Mailegua, itzulketak eta erreserbak
  • Kontsulta eta irakurgelak: txiki-txokoa, komikigela, eta mediateka, hemeroteka izan ezik
  • Liburuak zuzenean kontsultatu eta etxera eramateko hartu
  • Informazio bibliografikoa eta bibliotekarioa eskatu
  • Interneterako sarbidea eta ordenagailuak

Aforoa mugatua izango da, %60koa eta norberak garbitu beharko du erabili duena.

Nahi adina dokumentu eraman ditzakezu irailerarte!

Udako sasoian ere, eraman liburuak liburutegitik eta itzuli oporren bueltan. Gainera, aurten liburutegia abuztuan itxita egongo dela kontuan hartu.