HABE Liburutegia

Punto de información de la Biblioteca

"19 kamera", Jon Arretxe

Biblioteca:
HABE Liburutegia
Temáticas:
Novela negra y de intriga
Recomendado:

Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak. Dena dela, nobelako ardatz nagusia Touré da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzera behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio. Hemeretzi kamerak kontrolatzen dituzte Bilbon San Frantzisko auzoko jendearen ibilerak, bertan gertatzen baita eleberri honen ekintza.