"Petrocalipsis : crisis energtica global y cmo (no) la vamos a solucionar", Antonio Turiel

Liburutegia:
Errenteriako Udal Liburutegiak
Gaiak:
Saiakerak
Gomendatuta:

Antonio Turiel (1970, Leon), Fisika teorikoan doktorea eta CSIC-eko (Itsas Zientzien Institutua) zientzilaria da. Bere blog entzutetsuaren bidez (https://crashoil.blogspot.com) hamar urte baino gehiago daramatza energia fosilen (petroleoa, ikatza eta gasa ) agortze ezinbestekoaz ohartarazten. Energiaren auzia bolo-bolo dabilen garai ezegonkor hauetan, egoera aldakor honen hamaika gako ematen dizkigu Turielek.

Posible al da denon ahotan dagoen energia berriztatzaileetarako trantsizioa gauzatzea, energia fosilen eskasia hain nabarmena den momentu honetan? Nola elikatu 8.800 milioi biztanleko mundua ongarri nitrogenatuek beharrezkoa duten gasik gabe? Zer egin, erabat deslokalizatuta dugun ekonomiarekin, diesela gero eta gehiago garestitzen ari denean? Eta batez ere, erreala al da mundu mugatu batean, modu mugagabean haztea?

Soluzio bakarra dakar Antoniok: desazkundearen aldeko apostu irmo eta kontzientea, ekologismoaren aldeko eta kapitalismo basatiaren aurkako alegatu zintzoa. Duela 15 urte baino gehiago Richard Heinberg idazle estatubatuarrak bere liburu ospetsuan iragarri zuen bezala; amaitu da festa!

Euskadi, auzolana