"Pepita Aihen", Gracia Iglesias, David Sierra Listn

Liburutegia:
Errenteriako Udal Liburutegiak
Gaiak:
Haur eta gazte literatura
Gomendatuta:

Pepita Aihenek ikusezinak ditu hegoak, baina haiek jantzita urrunera abiatzen da hegan. Gurasoak beldur dira ez ote doan urrunegi, ez ote doan altuegi... Hobe izango da lotzea, etxe barruan mantentzea, arriskuetatik urruntzea. Baina posible al da horrelakorik? Bidezkoa al da?

Gaur egun hain ohikoak diren guraso askoren beldur eta ezinegonak mahai gainean jartzen dira Gracia Iglesiasen testu eta David Sierraren ilustrazio dotore, fin eta estiloso hauetan. Haur eta gazteen askatasunari non jarri mugak, erreala ote den muga horiek jartzea, familia arteko harremanak ez ote diren muga horietan kateatuko... Txikien askatasun nahia ere lantzen du, oztopo guztien gainetik gailentzen den berezko izaera hori.

Ipuin bukaeran aipatzen denez: “ (...) eta familiak onartu egin zuen, norbait hurkoa maite duenean hura den bezalakoxea onartu behar duela, eta zenbaitetan beharrezkoa izaten dela hegan aske egiten uztea ere”. Baina, hain erreza izango balitz... ez legoke ipuinik!

Euskadi, auzolana