"Naian", Jon Aranguren y Nerea Loiola

Liburutegia:
Errenteriako Udal Liburutegiak
Gaiak:
Haur eta gazte literatura
Gomendatuta:

Naian liburuak arrotza edo ezberdina zaigunaren aurrean jokatzeko dugun tendetzia erakusten digu, baita horren inguruko hausnarketa ere. Mundu honetan ulertzen ez duguna eta ezberdina dena seinalatzeko beharra sentitzen dugu, nolabait horrek gure tokia aurkitzen lagunduko baligu bezala. Hori gertatzen da kontakizun honetan, helduek haurrei normaltasunetik at dagoena azaleratzen die konturatu gabe aniztasuna ez dela ezberdina dena identifikatzea, baizik eta normaltasunez onartzea. Izan ere, zer da ezberdina izatea? Edonor izan daiteke desberdina segun eta norekin konparatzen den. Hori da liburu honek azpimarratu nahi diguna, oso modu orijinal eta bisualean adieraziz aniztasuna bere zentzurik zabalenean.

Tolerantziaren garrantziaz gain, aurreiritzien inguruan ere mezu garrantzitsu bat transmititzen digu Naian-ek, entzun dezakegun guztiaren gainetik norberaren iritzia gailentzea. Erraza dirudien arren oso zaila da ingurukoek esaten dutenari kasurik egin gabe pentsamendu propioa garatzea. Kanpoko zurrunbiloa isilarazi nahi duenean palindromoak erabiltzen ditu kontakizun honetako pertsonaiak, eta zuk, zein trikimailu daukazu?

Euskadi, auzolana