"Marteren semea", Miren Gorrotxategi

Liburutegia:
Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
Gaiak:
Haur eta gazte literatura
Gomendatuta:

Uda iristear dela, udalekuetan izena emateko garaia iritsi zaio Limari, aurrenekoz. Lagunekin batera joan nahi du; udalekuak, ordea, ez dira ohikoak, neska-mutil berezientzat pentsatuta daude. Superudalekuetara superbotereak dituzten nerabeak baino ez dira joaten. Bertan, dohain berezien jabe diren gaztetxoek beren trebeziak landuko dituzte. Ustekabean hartuko du Limak Markos ere joatekoa dela. Limarentzat, oso berezia izan arren, mutil arrunta zelakoan zegoen. Zur eta lur geratuko da erdi jainko erdi gizaki dela jakitean. Hori gutxi balitz, Maia amak beste botere berri bat iragarri dio: aurrerantzean, zentzumen guztiak garatuko zaizkio; hipersentikorra bihurtuko da. Ondorioz, dena biziko du intentsitate handiagoz: usainak eta zaratak ez ezik, baita nahigabeak, alaitasunak eta beldurrak ere.

Lima bildumako 4. alea

Euskadi, auzolana