"Llamadas de mam", Carloe Fives

Liburutegia:
Errenteriako Udal Liburutegiak
Gaiak:
Eleberria
Gomendatuta:

Eider Rodriguezek Amaren deiak libururako egindako hitzaurrean dio hau dela inoiz barre gehien egin duen liburuetako bat. Horrez gain, amaren eta alabaren arteko harremana literaturan ez dela berria azaldu du, gai emankorra baizik, eta Irène Némirovsky, Jamaica Kincaid, Annie Ernaux edo Vivian Gornick bezalako autoreak inspiratu ditu, besteak beste. Kasu honetan, ama eta protagonista absolutua Charlène da, eta bere ahotsaren bidez ezagutzen dugu: ahots orohartzaile eta karismatiko batek harrapatu eta arrastaka eramaten gaitu, alabaren erantzungailuan dituen etengabeko dei eta mezuen bidez. Charlène emakume arrunta eta, aldi berean, ezohikoa da, bizizalea, nahiz eta gaixotasunari eta zahartzaroari aurre egiten aritu. Carole Fivesek irakurketa argia bezain dibertigarria proposatzen digu, eta tragikomikoa bezain ahaztezina.

Euskadi, auzolana