"Historia de un comunista", Antonio Negri

Liburutegia:
Errenteriako Udal Liburutegiak
Gaiak:
Biografiak
Gomendatuta:

Toni Negri (1933-), ezagutzen ez duenarentzat, Italiako marxista kritiko eta komunista heterodoxoa da. Paduako Unibertsitateko irakasle ere bada, eta saiakera ugari idatzi ditu filosofia, politika eta langile mugimenduari buruz. Liburu-memoria honetan, Negrik bere ibilbide politiko, sozial eta afektiboa kontatzeaz gain, gerraosteko Italiaren irudi bat marrazten du. Egileak eragin teoriko handia izan zuen 60ko hamarkadako langile-mugimendu berrietan, Alderdi Komunista ofizialen ezkerraldean eta, bereziki, 68ko mugimenduarekin sortutakoetan. Italiako mugimendu autonomo sortu berriaren “liderretako” bat izan zen, PCIren jarraibideak alde batera utzita. Hala ere, bere diskurtso erradikala ez zen 70eko hamarkadan boterean zeuden Demokrazia Kristaua eta Alderdi Komunistaren gustukoa izan, eta 1979an, Aldo Moro demokrata-kristaua hil eta bi urtera, espetxeratu egin zuten, ustez Brigada Gorriekin kolaborazioan aritzea leporatuta.

Musoliniren faxismoaren garaian jaiotako komunista disidente honen autobiografia trinkoa bezain arina da, bizitzaz betea dago; bere militantzia-urteena batez ere. Izenburuan grafikoki agertzen denez, komunista baten historia ez ezik, Italiako XX. mendeko Historia Komunista ere bada liburua.

Euskadi, auzolana