"Femina sapiens"
- Liburutegia:
- Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia
- Gaiak:
- Zientziak, teknologia eta medikuntza, Haur eta gazteentzako ez fikzioa
- Gomendatuta:
Liburu honen izenburua, Femina Sapiens, txantxa moduko bat da, auzi bat agerian jartzeko balio digun keinu txiki bat: historiaurrea berreraikitzean, zergatik hitz egiten da soilik gizonez? Zergatik ez bideratu ikerketa zientifikoak emakumeen hondakinak ere aztertzera, hainbeste emakume-hezur aurkitu badira?
Azpimarra berezia egiten zaie Historiaurreko eme eta emakumeei, gure gizarteetako neska-mutilek jakin dezaten nor ziren gure arbasoak, nolakoak ziren, nola bizi izan ziren eta nola iraun zuten gutxienez 4 milioi urtean zehar.
Giza eboluzioaren historia bat emakumeen inguruan ardaztua.