"Call Me By Your Name", Andr Aciman

Liburutegia:
Errenteriako Udal Liburutegiak
Gaiak:
Eleberria
Gomendatuta:

Call Me By Your Name (Dei nazazu zure izenez), nerabe baten eta bere gurasoen udako gonbidatu baten artean loratzen den bat-bateko erromantze sutsu bat da, Italiako Rivieran. Bietako inor ez dago prest elkarrenganako erakarpen horren ondorioak bere gain hartzeko, eta hasieran axolagabearena egingo dute. Datozen udako aste urdurietan ordea, obsesio eta beldur lurperatuak zein elkarrenganako lilura, desira eta grina areagotu egingo dira. Beren barnean hazten ari dena, sei aste eskaseko iraupena izango duen eta aldi berean bizi osorako markatu dien esperientzia erromantikoa izango da. Beldur dira, behin banatzen direnean, ez ote duten berriro inoiz inorrekin aurkituko bai Rivieran eta baita Erroman pasatako gau sargoritsu horretan deskubritu dutena: erabateko intimitatea. 

Atrakzioaren jokuan parte hartzen duten maniobra psikologikoak gutxitan izan dira André Acimanek bezain zintzoki eta dotoreziarekin deskribatuak, sentimentalismoan erori gabe. Giza pasioaren elegia lazgarri bat da eleberri hau; zorrotza, gordina eta azken finean, ahaztezina.

Euskadi, auzolana