GALDAKAO

Galdakaoko Liburutegiak

"SEXU-ESPLOTAZIORAKO PERTSONEN SALEROSKETA EAEN", Ararteko

Liburutegia:
Galdakaoko Udal Liburutegiak
Gaiak:
Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika
Gomendatuta:

Arartekoak sustaturiko ikerlana da, "Juan San Martín" giza eskubideen bilduman argitaratua

Pertsonen salerosketak hedadura kezkagarria du mundu osoan, doilorkeria lazgarrietako bat da, gizakia objektu bihurtzen baitu, merkantzia hutsa.

Euskadin ere gertatzen da fenomeno hori, nahiz eta oso datu mugatuak dauden, ez oso adierazgarriak. Horregatik guztiagatik, Euskadin gizarte-talde bereziki kalteberen giza eskubideak zenbateraino ezartzen diren jakiteko asmoz Arartekoak ematen duen ikerketa-bekaren esparruan, Hautaketa Batzordeari (Arartekoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek osatua) interesgarria iruditu zitzaion Euskal Autonomia Erkidegoan pertsonak sexu-esplotaziorako salerosteari buruzko ikerlana egitea, Izaskun Orbegozo Oronoz ikerlariak aurkeztutakoa.

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan