"LIBURU BERRIAK TORREZABALEAN !!!"
- Galdakaoko Udal Liburutegiak
- Gaiak:
- Eleberria
- Gomendatuta:
MOIO/ Kattalin Miner Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da gertatu berria den zerbait, gertatu zen hura izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin gertatu zen hartaz?. Halakoak galdetzen dizkio Kattalin Minerrek bere buruari liburuaren atarian, hamar urte lehenago hil zen Aimar Elosegi Ansa Moio bere lagun minaz oroitzean. Suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren heriotza horretan. |
|
EZ DA ERDITZEA/ Ione Gorostarzu Amatasuna gai zentraltzat hartzen duen poema-bilduma: ama bihurtu aurreko emearen sentipena; haurdun bihurtzeak sortzen dituen larritasunak, pozak eta beldurrak; ama bilakatzearen sentimendu kontraesankorrak, maitasun eta ukazioen koktelaz; norbere amarekiko alaba izateak dakartzan buruhausteak Gorputzaren presentzia eta sentsazioak oso nabarmenak diren 61 poema, erritmoz beteak, ama izan zein ez izan, esperientzia horren aberastasun ñabar guztia indarrez transmititzen dutenak eta enpatia pizten dutenak. |
|
|
|
BERRIRO ITZULIKO BALITZ/ Xabier Etxeberria Karlos Jaso jazz musikari iruindarra Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera, Danimarkan, Maddi bere alaba jaioberriarekin. Bertakoa zen Karlosen emazte eta haurraren ama, Ejda, baina hura hil berria da eta berak bakarrik egin beharko die aurre hainbat arazori: ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea, inguru arrotz batean nola hala egokitzea... Pertsonaien psikologian arakatzen eta egunerokotasun gazi-gozo bat kontatzen hasten zaigun istorio honek, baina, misterioaren eta hilketaren bidea hartuko du gero; erritmo izugarria, jakin-mina eta ustekabeak maisuki darabiltzan thriller-a idatzi du horrenbestez Etxeberriak, bai hizkuntzaren erabileran bai narrazioaren eraikuntzan lehendik ere ongi frogatua duen abileziarekin. |
|
|
|
DISOLUZIO AGIRIAK/ Jose Luis Otamendi “Beste poesia molde bat behar du une honek”, diosku Jose Luis Otamendik. Bizi ditugun garai aldakorrek sortutako galderak plazaratu ditu liburu honetan, eta galdera horiek egiteko, poesia molde berri bat bilatu du, betiko Otamendi izateari utzi gabe. Zahartzen ari den gorputz baten kezkak, minak eta grinak ageri zaizkigu poemotan, giro politiko eta sozialari erreparatzen dion gorputz bat, bera baino lehenago zahartutakoen zaintzaren bidez etorriko zaiona ikusten duena. Aurreko liburutik bost urte igaro diren honetan, idazlearen hasierako poemetako samurtasuna eta surrealismoa aurkituko ditu irakurleak liburuan, urteek eman dioten aberastasun teknikoarekin. |
|
AHAZTEN DIREN GAUZAK/ Aritz Gorrotxategi Galdera da: nork aukeratzen ditu gogora ekarri nahi ditugun memoria puskak? Zergatik pilatzen dira pasarte batzuk eta gainerakoak galdu? Pentsatzen jarrita, dibertigarria da gure memoria kudeatzen duen gorputz burokratiko oso bat irudikatzea, bere mezulari eta kontseilari propioekin, galeriaz galeria denak, oroitzapen bihurri baten bila. Badirudi, ordea, memoria kontuetan ezer ez dela menturaz gertatzen. Beraz, gu geu gara gogoratzen dugunaren eta ez dugunaren erantzule. Bitxia da onartzea: geu gara gure memoriaren arduradun bakarrak. |
|
|
|
BIZITZEA EZ AL DA OSO ARRISKUTSUA?/ Joseba Sarrionandia Esaldi horrekin hasi eta bukatzen du Joseba Sarrionandiak bere eguneroko hau. Testu laburrez eraikia, kartzelan idatzitako Ni ez naiz hemengoa gogoangarri haren moduan, egilea Kubatik ari zaigu orain, zintzo eta zuzen. |
|
|
|
MUNDUKO TOKIRIK EDERRENA/ Iñigo Aranbarri Nola bizi atzoko guztiak hainbesteko pisua badu. Horra Iñigo Aranbarrik hamar ipuinotan dakarren galdera. |
|
|
|
MALKOAK LUR ANTZUAN/ Toti Martinez de Lezea XX. mendeko 30eko urteetan, Badajozeko herri txiki batean, nekazari bat, Damaso, miseria gorritik atera ahal izateko borrokan eta inguruan gertatzen ari denari ezaxola. Eskualde hartako lurrak jauntxoenak dira, eta herriko jendea goseak hiltzen da. Gerrak iraultzen du Damasoren bizitza, ihes egitera behartuta gertatuko baita, eta, bitartean, etxekoak derrigortuak egongo dira ahal duten moduan bizimodua aurrera ateratzera. |