ASTEKLIMAko Zapatuko ipuina
Ane Gebarak Bazen behin oihana zikin bat ipuina kontatuko du
Ekitaldiaren deskribapena
Dena doa ondo oihana aldetik, animalia guztiak pozik bizi dira beraien erreka, mendi, liana eta landare handien artean. Denak zaintzen dituzte etxe inguruko lurrak eta oihaneko toki gustukoenak, erreka eta mendiak ere bai. Leo lehoia ere halaxe dabil; erratza pasatzen batzuetan, zuhaitzak atontzen besteetan edo fruituak jasotzen. Baina halako batean Leo lehoia oihaneko errege bihurtu da eta orain erregea dela, ez du lan egin nahi. Zer gertatuko da orain erregearen jauregiko lurrekin? Tira, oihaneko zatitxo bat besterik ez da, edo ez?
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- Ingurumen Saila eta Udal liburutegia
- Ekitaldi mota:
- Ipuin kontaketa
- Publikoa:
- Haurrak
- Ekitaldi ematen den hizkuntza:
- Euskara
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Iraupena (orduetan):
- 1
- Ordutegia:
- 18:00
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- Portalea. Areto Nagusia
Izen-ematea
- Ziurtagiria:
3-7 urte bitarteko umeentzat.
- Prezioa:
- Doan
- Izen-emate epea:
- 2024/10/21 - 2024/10/24