Urtero bezala, ikasturte honetan irakurtzen ikasiko duten haurrentzako lagungarri izan daitezkeen liburuak atera ditugu apaletatik eta interesgune batean jarri ditugu.
Haur Hezkuntzako etapa amaitu da eta Lehen Hezkuntzan irakurtzen ikastea tokatzen da. Letra larriek trazu gutxiago dituzte eta horrek idazkera eta irakurketa errazten du. Gainera, errazago bereizten dira letrak.
Hori dela eta, interesgunetik aparte, hainbeste eskatzen diren liburuen gida prestatu dugu, hemen ikusgai.