Errenteria Biblioteka

Errenteriako Biblioteka

Liburutegia zure etxean: elikadura osasungarriaren saio berriak ondorengo asteetan

Argitalpen-data: 

Liburutegia zure etxean ekimenak ez du etenik eta liburutegitik online ekintzekin jarraitzen dugu, liburutegia herritar guztion etxeetara gerturatzeko helburuarekin. Elikadura osasungarriaren saio berriak jarriko dira martxan asteazken honetatik hasita.

Hauek dira saioen egun eta ordu zehatzak:

  • Apirilak 29, 10.30. Gaia: Inmunitate osasuna
  • Maiatzak 6, 10.30. Gaia: Iturriko edo boteilako ura
  • Maiatzak 13, 10.30 Disruptore endrokinoak

Hitzaldian parte hartu ahal izateko jarraibideak hauek dira:

jitsi.org plataforma erabiliko da eta horretarako Chrome nabigatzailea erabiltzea gomendatzen da. Bestalde, ordenagailuko kamera eta mikrofonoa baimenduak egongo direla ziurtatu behar da. Gomendioa ahal den neurrian ordenagailuak erabiltzea da, baina ordenagailurik ez duenak mugikor bitartez ere egin dezake. Horretarako, jitsi.org APPa jaitsi beharko da.

Jarraitu gaitzazu

Sare sozialetan